Beste korapilo bat frontoiaren auzian

Baleike 2011ko urriaren 26a

Joan den maiatzean Sukiak irabazitako lehiaketa bertan behera utzi behar izan du Udalak. Pleguko baldintzetako bat aldatu ezean, Sukia enpresa eraikitzaileari ezinezkoa zaio finantziazioa lortzea, gaur egun banketxeek dirua maileguan emateko ezartzen d...

Joan den maiatzean Sukiak irabazitako lehiaketa bertan behera utzi behar izan du Udalak. Pleguko baldintzetako bat aldatu ezean, Sukia enpresa eraikitzaileari ezinezkoa zaio finantziazioa lortzea, gaur egun banketxeek dirua maileguan emateko ezartzen dituzten bermeak gogortu egin baitira. Orain Udalak beste lehiaketa bat deitu beharko du, pleguak egoera berrira egokituta. "Ulertzen dugu frontoizaleak nazkatuta egotea", adierazi du Iñaki Agirrezabalaga alkateak, "baina geuk ere lehenbailehen eman nahi diogu konponbidea auzi honi, eta burubelarri ari gara lanean hala izan dadin".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide