Ricardito y el caiman liburua aurkeztuko dute datorren ostiralean, hilaren 28an. Iñaki Bidegain idazle zarauztarraren azken lana da. Aurkezpen ekitaldia Zazpi Kultur Elkarteko aretoan (Kale Nagusia, 21) izango da , 19:30ean. Ramon Etxezarretak egingo du aurkezpena. Zarauztarrak Hiria argitaletxearekin atera du bere azken liburua.