‘Ihes betea’ liburuaren inguruko solasaldia, gaur

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 26a

Anjel Lertxundi idazlearen Ihes betea lana izango dute hizpide gaurko literatur solasaldian. 18:30ean ekingo diote jardunaldiari, Sanz Enean, eta ordu eta erdiko saioa izango da. Lertxundik parte hartuko du solasaldian. Gerra aurreko garaiko Alemani...

Anjel Lertxundi idazlearen Ihes betea lana izango dute hizpide gaurko literatur solasaldian. 18:30ean ekingo diote jardunaldiari, Sanz Enean, eta ordu eta erdiko saioa izango da. Lertxundik parte hartuko du solasaldian. Gerra aurreko garaiko Alemania nazian dago kokatuta nobela, eta hango gazte bat du protagonista:
Warner izeneko gazte hitlerzalea. Gaztearen bizitza nola aldatzen den kontatzen du eleberrian Lertxundik. Izan ere, sekretu bat ezkutatzen dio familiak: judua da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide