Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, asteazkena, 20:00etan, urriko ohiko udalbatzarra egingo dute Aizarnazabelgo udaletxean. Batzarrean jarraituko duten gai zerrenda honakoa izango da: aurreko udalbatzarreko akta onartzea; Aldalur Autobusak enpresari herriko eskolako ibilbidearen garraioa egiteko baimena ematea hasi berri den ikasturterako; datorren urterako udaleko aseguruen kontratazioa; Odriozola anaien lur zatiaren zesioa eta hirigintza hitzarmena; Etxaben markesina egiteko lurraren balorazioa; baserrietako etxaurreak margotzeko diru-laguntzak; Altunaldeko ur hodiak berritzeko lanak; udal aurrekontuen kreditu aldaketa; hauteskunde orokorretarako mahaikide izango direnak aukeratzea; eta, galderak eta eskaerak.