Aldundiak behin betiko atzera bota du Zarauzko saihesbidearen proiektua

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 25a

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzera bota du Zarauzko saihesbidearen proiektua. Iraileko plenoan Udalbatzak Aldundiari  proiektua bertan behera ez uzteko eta esleipenekin jarraitzeko eskatzea erabaki zuen, Aralar-EBren eta Bilduren aldeko botoekin. Gaur, ...

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzera bota du Zarauzko saihesbidearen proiektua. Iraileko plenoan Udalbatzak Aldundiari  proiektua bertan behera ez uzteko eta esleipenekin jarraitzeko eskatzea erabaki zuen, Aralar-EBren eta Bilduren aldeko botoekin. Gaur, ordea, entzungor egin dio erakundeak eskaerari.
Proiektuak 35 milioi euroko kostua du. Ildo horretatik, Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek erabakia “ekonomia kontua” dela nabarmendu du. Era berean, EAJk eta Hamaikabatek osatzen zuten aurreko agintaldiko kudeaketa “arina” izan dela salatu du. Errepideetan 25 obra egingo zituela agindu zuen aurreko gobernuak, eta hori “ezinezkoa” dela esan du Ugartek, lan horiek 1.000 euroko kostua dutelako eta Aldundiak dagoeneko 600 milioiko zorra duelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide