Ostiralean, Antillako hondartzatik Itsaspera doan bidera harri handi bat erori zen eta asteburu guztian egon da bide erdian. Udaltzaingotik esan digutenez, badirudi ez dela mendi gainetik erori, bide aldameneko hormatik baizik, gehienez lau metroko bidea egin duela diote.
Udaltzainek abisua pasa dute eta orain harria zeinek, noiz eta nola kendu behar duen erabakitzeko dago.