Getariako Musika Bandaren 100. urteurrena dela-eta, ostiralean Brassed off filma izango da ikusgai Alondegian, 22:00etatik aurrera.
Luzemetrajeak badu musika bandarekin lotura, gaiari dagokionean. Izan ere, Ingalaterrako meatzari herri txiki bateko musika bandaren inguruko istorio bat kontatzen du. Inguruko herrietan bezala, Grimleyen ere meatzea itxi egin nahi dute. Meatzariek osatzen dute herriko musika banda, eta lanaren gorabeherek eragin egiten dute haren animoan ere.
Urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu du musika bandak urtean zehar.