Eskerrik asko azokan parte hartu duzuen guztioi

Baleike 2011ko urriaren 24a

Asteburuan egin da bigarren eskuko liburu eta diskoen azoka, Baleike Kultur Elkarteak antolatuta. Pozteko modukoa izan da jendearen erantzuna seigarren aldi honetan ere. Eskerrak eman nahi dizkizuegu materialarekin lagundu duzuen guztioi, zuen eskuzaba...

Asteburuan egin da bigarren eskuko liburu eta diskoen azoka, Baleike Kultur Elkarteak antolatuta. Pozteko modukoa izan da jendearen erantzuna seigarren aldi honetan ere. Eskerrak eman nahi dizkizuegu materialarekin lagundu duzuen guztioi, zuen eskuzabaltasunik gabe azokarik ez legoke eta; eta eskerrak ere azokara hurbildu zaretenoi, gustuko liburua edo diskoa aurkitu edo ez, ekimen honek zentzua baduela erakusten diguzuelako urtez urte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide