Mobi Bike Eguna antolatu du Aspanogik azaroaren 1erako

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 22a

Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak Mobi Bike Eguna antolatu du datorren azaroaren 1erako. Elkartearentzat laguntzak lortzea eta, oro har, «ondo pasatzea» du xede ekitaldiak. Horretarako askotariko jardunaldiak antolatu dituzte ...

Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak Mobi Bike Eguna antolatu du datorren azaroaren 1erako. Elkartearentzat laguntzak lortzea eta, oro har, «ondo pasatzea» du xede ekitaldiak. Horretarako askotariko jardunaldiak antolatu dituzte hurrengo astearterako. Besteak beste, BTT trabesia, triatloi txikia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da. Pailazoez gain, Euskaltel taldeko eskualdeko txirrindulariek ere hartuko dute parte ekitaldian, Aimar Zubeldia, kasu. Goizetik hasi eta arratsaldera bitartean, “tristurak eta pozak partekatzeko” aukera izango da. Izan ere, Pirritxen esanetan, “gaixorik egon den piratatxo bakoitza arrazoi bat da guztiok jai giroan elkartzeko”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide