Koadrila Eguna da gaur, blusak jantzi eta kalera irtetzeko eguna. Eta hala egin dute herritar askok eta askok. Goizean goiz Vista Alegre auzora igo dira goitibeheren jaitsieraz gozatzera. Aurten, guztira sei goitibeherek hartu dute parte ikuskizun xelebrean. Eguerdian Munoan elkartu dira koadrilak, pasta eta tortila lehiaketan parte hartzeko. Gerora, bazkaria egin dute sukaldatutakoarekin. Arratsaldean, 18:00ak aldera, kalejira eta jokoak egingo dituzte. Gauean, berriz, kontzetuak izango dira Munoan, Tiktara eta Akerbeltz taldeen eskutik. Gaua ongi amaitzeko, 05:00ak aldera txokolatea eskainiko dute.



