Anjel Lertxundi idazlearen Ihes betea lana izango dute hizpide asteazkeneko literatur solasaldian. 18:30ean ekingo diote jardunaldiari, Sanz Enean, eta ordu eta erdiko saioa izango da. Lertxundik parte hartuko du solasaldian.Gerra aurreko garaiko Alemania nazian dago kokatuta nobela, eta hango gazte bat da bertako protagonista: Warner izeneko gazte hitlerzalea. Gazte honen bizitza nola aldatzen den kontatzen du eleberrian Lertxundik. Izan ere, sekretu bat ezkutatzen dio familiak: judua da.