2012ko ekitaldiak zehazteko bilera egingo du Pagoeta Mendizale Elkarteak asteazkenean

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 21a

Pagoeta Mendizale Elkarteak 2012an zehar egingo dituzten ekitaldien inguruko batzarra egingo du datorren asteazkenean, hilak 26. Bilkura elkartearen egoitzan izango da (Santa Marina kalea, 2), gaueko 2100etan. Bertan, datorren urterako ekitaldien egute...

Pagoeta Mendizale Elkarteak 2012an zehar egingo dituzten ekitaldien inguruko batzarra egingo du datorren asteazkenean, hilak 26. Bilkura elkartearen egoitzan izango da (Santa Marina kalea, 2), gaueko 2100etan. Bertan, datorren urterako ekitaldien egutegia osatu eta antolatuko dute. Ildo horretatik, bertaratzeko deia egin diete Pagoeta Mendizale Elkarteko bazkide guztiei; izan ere, batzordearen arabera, «egutegi on bat osatu ahal izateko, proposamenak eta iradokuzinak eskaintzea» beharrezkoa izango da .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide