Oteiza Eguna ospatu dute gaur Salbatore Mitxelena Ikastolako haurrek. Urtero legez, artista oriotarraren Bertsolari eskulturaren inguruan bildu dira. Ohi bezala, eskultura haurrek egindako marrazkiz eta eskulturez apaindu dute, eta lazo gorria zintzilikatu dute bertatik. Artista omentze aldera, txalaparta eta biolin emanaldiak izan dira ikastolaren alboan, ikasle batzuk aurreskua dantzatu dute eta bertsoak abestu, besteak beste. Bertan izan da Mendi margolaria ere.




