Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kristobal Balentziaga Museoak urriaren 29an ekingo dio udazkeneko programazio didaktikoari. Ikastaroetan parte hartzen dutenek ehuna lantzeko hainbat metodo eta teknika ezagutuko dituztela adierazi dute museoko arduradunek. Virginia Ameztoy ehun-artistak eskainiko ditu eskolak.
Lehenenko eskolak Balentziagak landu ohi zuen ehun-teknika erabiliz feltroa fabrikatzen erakustea du helburu. Haurrek eta helduek parte hartu dezakete bertan, eta urriaren 29an eta azaroaren 1ean emango dituzte aurrera eskolak. Azaroaren 5ean eta 12an, berriz, nuno-felt teknika ezagutu ahal izango dute; hirugarren tailerrak azaroaren 26an eta 27an izango dira, eta bertan aurreko eskoletan landutako teknikak hobetu nahi dituztenek parte hartu ahal izango dute.
Ikasketa horiez gain, Ameztoyk beste hainbat apainketa ere irakatsiko ditu; hala nola, zetazko zapietan, kamisetetan eta lonazko poltsetan estanpazio teknikak ezagutuko dituzte abenduaren 3tik 22ra bitartean. Azaroaren 19an eta 20an, berriz, helduek txanoak edota poltsak egiten ikasiko dute. Azkenik, abenduaren 29tik 2012ko urtarrilaren 3ra bitartean txamarrak, prakak, txapelak edota soinekoak eraldatzen ikasiko dute.
Tailerretan parte hartzeko, haurrek 15 euro ordaindu beharko dute, eta helduek, berriz, 25 euro. Tailer mistoek, berriz, 20 euro ordainduko dute. Horretarako 10:30eatik 13:30eara bitartean 934-00 88 40 telefonora deitu behar da. Halaber, museoaren adiskide direnek %10eko deskontua izango dute.