Ikasle Gaua antolatu dute Gaztetxean

Baleike 2011ko urriaren 20a

Bihar ostirala, urriak 21, Ikasle Gaua ospatuko da Zumaiako Torreberri Gaztetxean. 21:00etan gaua ondo hasteko afari-merienda izango da. Jarraian, 22:30ean kontzertuak hasiko dira: ESNE BELTZA Sound System (Solano eta DZ) eta XARMA (Ikasle Eguneko kant...

Bihar ostirala, urriak 21, Ikasle Gaua ospatuko da Zumaiako Torreberri Gaztetxean. 21:00etan gaua ondo hasteko afari-merienda izango da. Jarraian, 22:30ean kontzertuak hasiko dira: ESNE BELTZA Sound System (Solano eta DZ) eta XARMA (Ikasle Eguneko kantaren egilea). Kontzertu eta kontzertu artean, ekitaldia izango da. Honen bidez, Zumaiako ikasleek hezkuntza sistema nazionalera bidean, ikasleak aktibatu eta lanean jarraitzeko deia luzatu nahi dute. Era berean, azaroaren 5ean Billabonan ospatuko den Ikasle Egunerako deia egin nahi izan dute. Bestalde, Gaztetxeak antolatzen eta burutzen dituen beste ekimenei buruzko informazioa hemen aurkituko duzue –zirku tailerra eta bertsioen gaua, besteak beste–: galernasarean.info

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide