«Aurreko urteko jai arrakastatsuaren ondoren», Zarauzko hainbat koadrila eta jai batzordek Koadrila Eguna antolatu dute aurten ere. Ostiralean hasiko dira ekimenekin, eta larunbatean jarraitu. Batzordeko kide Xabier Vazquezek adierazi duenez, «jaiak herritik herriarentzat filosofiari jarraituz, egitarau koloretsua eta parte-hartzailea» antolatu dute datozen egunetarako. Jakinarazi duenez, aurten ere Munoa izango da «jaiaren plaza nagusia», eta besteak beste, bertan egingo dituzte tortilla eta pasta txapelketa, eta ostiraleko zein larunbateko kontzertuak.
Iaz sortu zen Koadrila Eguneko Batzordea. Gazteria Saileko ordezkariek jaietarako ekitaldirik ez antolatzea erabaki zuten lehengo urtean, urtero antolatzen zituzten jardunaldietan «parte-hartze txikia» izaten zutela argudiatuz. Ildo horretatik, herriko hainbat gazte eta eragile elkartu, eta Koadrila Eguneko jarduerak antolatzeari ekin zion. Aurten ere bide horretatik jarraitu dute.
Koadrila Eguneko egitaraua
urriak 21, bihar
17:00. Txosna irekiera. Mus txapelketarako izena emateko epea zabalduko dute.
18:00. Mus txapelketa azkarra.
20:00. Mus txapelketaren amaiera.
22:00. Kontzertuak: Crimen (Mexiko), Intro (Zarautz), Kaiolatik (DJ show zarauztarra).
02:00. Kontzertuen amaiera.
02:30. Txosnen itxiera.
urriak 22, etzi
10:00. Goitibeherak Munoa plazan elkartuko dira.
11:00. Goitibeheren jaitsiera, Vista Alegre auzoan.
12:00. Txosnen irekiera.
12:30. Tortilla eta pasta lehiaketa.
14:00. Bazkaria.
18:00. Kalejira, jokoak eta barramobila. Era berean, txosnak zabalduko dituzte.
20:30. Txosnak zabalduko dituzte, berriz.
21:00. Kalejiraren amaiera.
22:30. Kontzertuak, Tiktara eta Akerbeltz taldeen eskutik.
05:00. Kontzertuen amaiera eta txokolatada.
05:30. Txosnak itxiko dituzte.
