
Elan Euskadi erakundeak ordenagailuz, arropaz, sendagaiez edota jokoz betetako kontainer bat du Astiko aparkamentuan. Bilduta duten material guztia Kubara bidaliko dute larunbatean, hilaren 22.
Astiko edukiontzia hustu eta Bilbora joango den beste bat beteko dute orduan, eta horretarako herritarren laguntza behar dute. Hala, larunbatean herritarrei horretan laguntzeko deia egin die. 09:00etan elkartuko dira, aparkalekuan.