Lapurreta saiakera izan da Aiako Txarkailu Azpikoan

Karkara.eus 2011ko urr. 20a, 10:01

Diruaren edo urrearen bila sartu zirela uste dute ertzainek

Asteazkenean, urriaren 19an, Aiako Olaskoegia auzoko Txarkailu Azpikoan lapurrak sartu ziren, 11:00etatik 14:00etara bitartean, aizkora batekin

leihoaren markoa hautsita –aizkora etxeko so...

Diruaren edo urrearen bila sartu zirela uste dute ertzainek

Asteazkenean, urriaren 19an, Aiako Olaskoegia auzoko Txarkailu Azpikoan lapurrak sartu ziren, 11:00etatik 14:00etara bitartean, aizkora batekin leihoaren markoa hautsita –aizkora etxeko sofa gainean utzi zuten lapurrek–. Etxeko gela batzuetan guztia hankaz gora jarri zuten eta badirudi dirua edo urrezko bitxien bila sartu zirela.

Etxeko jabeak iristerako gauzak lurrean, altzarien ateak irekita… aurkitu eta ertzaintzara deituta lau ertzain joan ziren etxera eta ondoren auzitegiko beste bi ertzain. Barruan inor ez zela ziurtatzeko etxea miatu ondoren, etxe jabearekin hitz egin eta hatz-markak hartu zituzten.

Txarkailu Azpikoa haranean sartuta dago eta etxeko jabeak esan digunez, ailegatzeko bidea nahiko arriskutsua da euria egiten duenean udazkenean, irristakorra, baina ez dakigu lapurrak oinez edo autoan etorri ziren. Atrebentzia handia bidea autoz egin bazuten.

Ertzainek Txarkailu Azpikoei esan zietenez, nonahi gertatzen ari dira lapurretak, are gehiago oraingo krisiarekin, eta dirua edo edozein hiritan gaur egun erraz saltzen den urrea nahi dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide