Zumaiako Futbol Taldeak www.zumaiako.com web gunea zabaldu berri du. Bertan, besteak beste, klubaren historia, kluba osatzen duten taldeak eta hauen egutegi eta sailkapenak ikusteko aukera dago. Horrekin batera, gaztetxoenei zuzenduta, futbolaren inguruko hainbat jokotan jolasteko aukera ematen da "solas-jolas" atalean. Taldea teknologia berrietara egokitzen ahalegintzen ari da. Horren adibide da Zumaiako Futbol Taldeak bere horma sortu duela Facebook-en eta Twitterren ere kontua zabaldu duela @ZumaiakoFT izenean.