Bilboko manifestaziora joateko autobusa

Baleike 2011ko urriaren 20a

Zumaiako Gernikako Akordioko sinatzaileek deia luzatzen diete zumaiar guztiei, larunbat honetan, hilak 22, Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean Bilbon burutuko den manifestazioan parte hartzeko. Bertaratzeko autobusa arratsaldeko 16:00etan irten...

Zumaiako Gernikako Akordioko sinatzaileek deia luzatzen diete zumaiar guztiei, larunbat honetan, hilak 22, Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean Bilbon burutuko den manifestazioan parte hartzeko. Bertaratzeko autobusa arratsaldeko 16:00etan irtengo da Patxita Etxezarretako autobus geltokitik (Hortz-klinika parean). Izena Metro eta Ilargi tabernetan eman daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide