Lubaki kiroldegiari eskerrak emanez

Baleike 2011ko urriaren 20a

Eskerrik asko Lubaki kiroldegiari. Hitz hauen bitartez aerobickeko arratsaldeko (asteleheneko, asteazkeneko eta ostiraleko) taldea osatzen dugun guztiok Zumaiako kiroldegiari gure esker ona adierazi nahi diogu eskaintzen dizkigun zerbitzuengatik. E...

Eskerrik asko Lubaki kiroldegiari. Hitz hauen bitartez aerobickeko arratsaldeko (asteleheneko, asteazkeneko eta ostiraleko) taldea osatzen dugun guztiok Zumaiako kiroldegiari gure esker ona adierazi nahi diogu eskaintzen dizkigun zerbitzuengatik. Eskerrik asko talde bat murrizteagatik. Urtero bi talde egon dira: 19.00etan bat eta 20.00etan bestea. Aurten ordea, ez; bigarren taldea desagertu egin da. Talde hori berriz osatzeko baldintza nagusia gutxienez 15 pertsonak izena ematea zen. 16 lortu dira baina oraindik ere ez dago talderik. Ez dela sortuko esan diguzue. Hasiera batean taldea urtarrilean sortzeko aukera handiak omen zeuden. Badirudi haizeak eraman dituela, gure ustetan jaso beharko genituzkeen azalpenak bezala. Eskerrik asko eskaini ez diguzuen arreta eta adeitasunagatik. Eta ez gara ari harrerako langileei buruz, eurek euren lana egiten dutela badakigu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide