Loiuko aireportura joateko autobus zerbitzua aldatuko dute

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 19a

Pesa garraio enpresak Zarauztik Loiuko aireportura joaten den autobus zerbitzua egokitu egingo du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Sailaren baimenarekin. Izan ere, Zarautz-Eibar-Loiu lotzen zuen zerbitzua kendu egingo...

Pesa garraio enpresak Zarauztik Loiuko aireportura joaten den autobus zerbitzua egokitu egingo du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Sailaren baimenarekin. Izan ere, Zarautz-Eibar-Loiu lotzen zuen zerbitzua kendu egingo dute, eta, horren ordez, Donostia-Loiu autobus zerbitzua erabili beharko dute zarauztarrek. Aurrerantzean, Bizkaiko aireportura joateko egunero Donostiatik abiatzen diren hamazapi zerbitzu izango dituzte erabilgarri.
Azaroaren 1ean jarriko dute zerbitzu berria martxan. Bidaiak egiteko, aldez aurretik txartela erosi beharko dute, zerbitzu honetan akordioa duten bidaia agentzietan; autobusa Zarauzko suhiltzaileen aurreko biribilgunean hartu beharko dute.
Zerbitzu «egokiago»
Gipuzkoako Foru Aldundiak oraingo proposamena «askoz ere egokiago» dela uste du. Izan ere, orain arte egunean Zarauztik lau autobus joaten ziren Loiura, eta, beraz, maiztasuna areagotu egingo dute. Hala ere, nabarmendu dutenez, zerbitzuaren «oztopo bakarra» ondorengoa da: ibilgailua ez da herrira sartuko.
Pesak Arrasate-Bergara-Eibar-Loiu autobus zerbitzu berria
jarri du martxan, eta horren eraginez egokitu du Zarauzko zerbitzua. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du printzipioz zerbitzu horrek sei hilabeteko probaldia izango duela, eta ongi funtzionatzen badu, eutsi egingo diotela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide