
Zestoako txirrindulari Elkarteak eta Agiro Mendi Taldeak elkarlanean mendiko bizikleta irteera antolatu dute igande honetarako. Gorbeara igoko dira mendiko bizikleta gainean. Zestoatik 07:00etan irtengo dute, Gurutzetik. Autoetan joango dira, Gasteiz inguruan autoa utzi eta handik igoko dute Gorbea. Hiru-lau orduko ibilaldia egin eta gailurrean hamaiketakoa egiteko asmoa dute. Mendiko irteera honetan parte hartu nahi dutenek kiroldegian izena eman beharko dute ostegunerako.