Darahlik igandean grabatuko du lipdub-a, Lauroba taldearekin

Baleike 2011ko urriaren 19a

Igande honetan, urriak 23, Darahli Elkartearen 2011/2012 ikasturteko proiektuak finantzatzeko Gaztea Irratiko II. lipdub lehiaketara aurkeztuko duten lipduba grabatuko dute. Amaiako plazan elkartuko dira goizeko 10:30ean. Lauroba taldearen Gu abestia...

Igande honetan, urriak 23, Darahli Elkartearen 2011/2012 ikasturteko proiektuak finantzatzeko Gaztea Irratiko II. lipdub lehiaketara aurkeztuko duten lipduba grabatuko dute. Amaiako plazan elkartuko dira goizeko 10:30ean. Lauroba taldearen Gu abestia aukeratu dute eta taldeko kideek ere parte hartuko dute grabazioan. Lipduba Parrokiko eskilaretan hasiko dute eta Amaiako plazan bukatu (tartean, Mari Kaletik, Oxford paretik pasako dira eta Amaia Plaza osoa pasa ondoren umeen parkean amaituko dute). Animatu parte hartzera, Adin guztietako jendea behar dute eta. Hemen ikus dezakezue aukeratu duten kantaren bideoklipa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide