Kinto bazkariak antolatu dituzte Zestoan

Zestoako Hitza 2011ko urriaren 19a

1931. urtean jaiotakoen bazkaria antolatu dute urriaren 30erako. Aurten 80 urte betetzen dituzten zestoar kintoak Arozena hotelean elkartuko dira hilaren 30ean. Bazkaltzera joan nahi dutenek lehenbailehen izena eman behar dute 943 147733 telefono ze...

1931. urtean jaiotakoen bazkaria antolatu dute urriaren 30erako. Aurten 80 urte betetzen dituzten zestoar kintoak Arozena hotelean elkartuko dira hilaren 30ean. Bazkaltzera joan nahi dutenek lehenbailehen izena eman behar dute 943 147733 telefono zenbakira deituta. 1966. urtean jaiotakoen kinto eguna, berriz, azaroaren 5ean ospatuko dute. Azken hauek, Gure Txokoa elkartean bilduko dira. Bilkuran parte hartu nahi dutenek Potxolonean txartela erosi behar dute hilaren 28a bitartean. Txartelak 35 euro balio ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide