Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orio Arraunketa Elkarteko hauteskunde batzordeak zuzendaritza taldea osatzeko lehenengo zerrenda jaso duela jakinarazi du. Hamazazpi lagunez osatutako zerrenda da, eta Ibon Huegun Bengoetxea du buru. Beraz, beste zerrendarik aurkeztu ezean, hura izango litzateke elkarteko presidentea. Halaber, lehendakari ordearen posturako hautagaia Jose Luis Loidi da; hirugarren postuan, bigarren lehendakariordearen posturako, berriz, Jose Ramon Garate. Garate, aurreko zuzendari batzordean idazkaria izan zen.
Etzi amaituko da hauteskunde zerrendak aurkezteko epea. Horretarako, Orio AE, 21 Postakutxa, 20810 Orio helbidera bidali behar da. Zerrenda gutxienez bederatzi bazkidek osatu beharko dute. Hautagai zerrenda bakarra balego, aurkeztutako zerrendak hartuko luke zuzendaritza. Bat baino gehiago aurkeztuko balira, ordea, hauteskundeak egingo dituzte. Hauteskunde batzordeak bozketa azaroaren 5ean egitea proposatu du.
ZerrendaIbon Huegun. Lehendakarigai.
Jose Luis Loidi. Lehendakariorde gai.
Jose Ramon Garate. Bigarren lehendakariorde gai.
Ramon Alkain. Idazkarigai.