Bazkalondoren gertatu da, 15:30 aldera, Santiagoko hondartzan. Bikote bat bainua hartzera sartu da uretara eta, ohartu direnerako, korronteak itsasorantz eraman ditu. Emakumea eskoiletatik ateratzeko gauza izan da, baina gizonezkoak zailtasun handiak zituen igeri egiteko eta ez da eskolerara iristeko gai izan. Santiagon zeuden surflariek kontatu dutenez, eskoileratik norbait marruka entzun dute, eta orduan ohartu dira gizonezkoa larrialdian zegoela. Errio alderantz eraman du korronteak eta ordurako konortea galduta zegoen. Surflari bat gerturatu zaio laguntzera. Saiatu da burua uretatik ateratzen, baina pisuarekin ezin. Azkenean hiru surflariren artean lortu dute burua goian mantentzen, baina gizonezkoak ez zuen erantzuten.