
Larunbatean jokatu zuten Kirol Eskaladako Euskadiko Txapelketa, Gasteizko Ariznabarra kiroldegian. Eskualdeko hiru eskalatzailek hartu zuten parte bertan: Gorka Karapeto eta Eneko Cantero azpeitiarrek, eta Mikel Odriozola Plata zestoarrak.
Goizean izan ziren sailkapen probak, eta Odriozolak ez zuen fasea gainditu.
Finala arratsaldez jokatu zuten, eta Gorka Karapetok iazko Euskadiko txapelketako arantza kentzea lortu zuen, txapela lortuta. Iaz bigarren postuan gelditu zen, zuen Mikel Ziarrustaren atzetik. Eta aurten ere hura izan du aurrez aurre.