Erretiro aktiboa eta solidarioa izango ditu hizpide Josune Otamendik asteazkenean, urriaren 19an, emango duen hitzaldian. 16:30ean izango da Goiz Argi aterpean.
Herritarrei parte hartzeko bideak eskaintzea, borondatezko lana egiteko elkarteei buruzko informazioa ematea eta borondatezko lana egingo dutenen profila azaltzea dira hitzaldiaren helburuak.
Ordu eta erdiko hitzaldian edukiak hurbiltasunez eta era atsegin eta praktikoan azalduko dituzte eta solasaldira gerturatzen direnen parte hartzea bultzatuko dute.