“Aurreko urteko jai arrakastatsuaren ondoren”, Zarauzko hainbat kuadrilla eta jai batzordek Koadrila Eguna antolatu dute aurten ere. Ostiralean eta larunbatean izango da ekimena, eta “jaiak herritik herriarentzat filosofiarekin jarraituz, egitarau koloretsua eta parte-hartzailea” antolatu dute. Bihar aurkeztuko dute egitaraua, 18:30ean Munoan. Hain zuzen ere, aurreratu dutenez Munoako txosnagunea izango da jaiaren plaza nagusia, lehengo urtean bezala. Egitarauaren baitan, besteak beste mus txapelketa azkarra, goitibehera jaitsiera, kontzertuak, bazkaria, tortilla lehiaketa… egingo dituzte.