Orio giza-probako txapeldun Zizurkilen

Karkara.eus 2011ko urriaren 17a

Bigarren urtez jarraian irabazi du Gipuzkoako lehia

Zizurkilen jokatu zen igandean Gipuzkoako giza

proba txapelketa eta Orioko taldea, bigarren urtez, txapeldun izan zen. Faborito

zen taldea eta pronostikoak betez irabazle izan ziren oriotarrak.

Plaz...

Bigarren urtez jarraian irabazi du Gipuzkoako lehia

Zizurkilen jokatu zen igandean Gipuzkoako giza proba txapelketa eta Orioko taldea, bigarren urtez, txapeldun izan zen. Faborito zen taldea eta pronostikoak betez irabazle izan ziren oriotarrak.

Plazara azkenak atera ziren arren, horrek ez zuen sailkapena baldintzatu, lehen tokian bukatu baitzuten proba. Izan ere, gainontzeko taldeen emaitzen jakitun ziren eta horiek gainditzea zen helburua eta baita lortu ere. 87 plaza egin zituen Orioko taldeak 30 minutuan 700 kiloko harriari tiraka.

Aiztondo-Oarso taldea izan zen bigarren 85 plazarekin; Urretxuk 83 plaza eta lau zintarekin hirugarren egin zuen; laugarren izan ziren zizurkildarrak 76 plazarekin; eta Zumarraga bosgarren 73 plaza, 8 zinta eta 60 zentimetrorekin.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide