
Aurreko bi asteburuetan Donibane Lohitzuneko eta Palenciako (Espainia) frontoietan jokatu da Zesta Puntako Eskolarteko Europako Kopa 2011. Sub-18 mailan hartu du parte Unai Urangak eta Ekaitz Osak osatutako bikoteak, benetako erakustaldia emanaz. Lehen asteburuan Donibane Lohizunen jokatutako sailkapen fasea irabazi zuten; Palencian, berriz, finalerdietan Berriatuako bikoteari eta finalean Markinakoari irabazi ondoren Europako urrezko domina leporatu zituzten. Lehiaketan guztira 13 bikotek hartu dute parte.