Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joxe Zinkunegi Errezilgo alkate izandakoa gaur agurtuko dute bere herrian. Kalin (Kolonbia) hil zen oporretan zela. Gaur 17:30ean hileta elizkizuna izango da Errezilgo parrokian eta ondoren agur ekitaldia egingo diote herriko plazan. 12 urtez izan zen Errezilgo alkate (1983-1995), aurreneko agintaldia independiente bezala eta ondorengo bi agintaldiak Herri Batasuneko ordezkari gisa. Gero, beste lau urte zinegotzi egin zituen Zinkunegik.