
Iñaki Osa Goikoetxeak bere bederatzigarren bakarkako txapela irabazi zuen Munduko kontseiluak antolatzen duen bakarkako txapelketaren ginean Mikel Egiguren donostiarrari 30-17 irabazi eta gero. Bigarren urtez jarraian neurtzen ziren bi pilotari hauek eta iaz bezala (30-19 irabazi zuen Iñakik partida hura), zumaiarra nagusi izan zen beste behin ere.