Arkamurka taldeak antolatu duen Natur Astearen barruan, astean zehar bildu dituzten perretxiko eta onddoak sailkatzen ari dira Berdura Plazan; Aranzadi eta Arkamurka taldeko kideek bihar jarriko dituzte perretxiko guztiak erakusgai, plazan bertan. Momentuz, 70 perretxiko mota inguru sailkatu dituzte, baina bihar gehienez 150 perretxiko mota erakutsiko dituzte; izan ere, Arkamurkako kideek adierazi dute “gero eta perretxiko gutxiago” ikusten dituzte, eta beraz, perretxikoak biltzeko eta erakusteko garaian muga bat jartzea erabaki du Aranzadik. Zarautz inguruetan ez ezik, Nafarroan ere bildu dituzte perretxikoak.
Asteburuan Natur Asteko azken ekitaldiak egingo dituzte; bihar, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik perretxikoen erakusketa.



