Xakela gaztetxe asanblada Putzuzuloren seigarren urteurrena antolatzen ari da. Hori dela eta, herritarrak ospakizuneko jarduerak prestatzen laguntzera animatu dituzte. Ildo horretatik, asteazkenean bilera egingo dute, gaztetxean bertan 19:00ak inguruan. Bilera asteazkenero burutzen duten asanbladaren baitan egingo dute.