Haur antzerkia izango da igandean Aita Marin

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 14a

Igandean, hilak 16, Glu glu taldearen Arratoitxo pinpirina antzerkia izango da ikusgai Zumaiako Aita Mari zinemako aretoan, 12:00etan. Bost urtetik gorako haurrei zuzenduriko ikuskizuna da, Galder Perezek idatzi eta zuzendutako antzezlana. Interesa duten herritarrek Zumaiako Turismo bulegoan eskuratu ahalko dituzte txartelak. Sarrera bakoitzak 2,50 euroko kostua du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide