Urriaren 18rako ezohiko udalbatzarra deitu dute

Zestoako Hitza 2011ko urriaren 14a

Urriaren 18an, asteartez, 20:00etan udalbatzarra deitu du Zestoako Udalaren izenean Leire Etxeberria alkateak. Ezohiko saioa izango da asteartekoa. Bertan jarraituko duten gai zerrenda honakoa da: lehenik, joan den uztailaren 7ko osoko bilkurako akta o...

Urriaren 18an, asteartez, 20:00etan udalbatzarra deitu du Zestoako Udalaren izenean Leire Etxeberria alkateak. Ezohiko saioa izango da asteartekoa. Bertan jarraituko duten gai zerrenda honakoa da: lehenik, joan den uztailaren 7ko osoko bilkurako akta onartu edo ez erabakiko dute. Ondoren, 2012rako Ordenantza Fiskalak berrikusteko proposamena eztabaidatuko dute, eta bukatzeko, 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa onartzeko proposamenaz jardun eta erabakia hartuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide