Bilduk kezka agertu du Eusko Jaurlaritzak Iritako proiektuari lehentasuna kentzeko erakutsitako asmoen aurrean

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 14a

Zarauzko Bilduk bere kezka adierazi  du Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez, Irita industriagunera bideratzeko asmoa zuen 8,5 milioiko inbertsioa moztu eta proiektuari lehentasuna kentzeko erakutsitako asmoen aurr...

Zarauzko Bilduk bere kezka adierazi  du Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez, Irita industriagunera bideratzeko asmoa zuen 8,5 milioiko inbertsioa moztu eta proiektuari lehentasuna kentzeko erakutsitako asmoen aurrean.

Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendiren ustez, “egungo testuinguru ekonomikoa pertsona eta erakunde publikoentzat oso zaila dela onartu arren, egoera hau aldatzeko ezinbestekotzat jotzen dugu administrazio publikoak inbertsioak eta pizgarri ekonomikoak bultzatzea, ikerketa eta garapenerako poloak sortu eta enplegua sustatuko duten politikak abiarazteko”.

“Iritara bideratu beharreko inbertsioa garrantzitsua zen Zarautzentzat”, eta horregatik, Illarramendik, eskaera egin die SPRI-lurri eta Eusko Jaurlaritzari, “erabakia berraztertu eta, Iritara ez bada, inbertsio horiek herri honetan lehentasunezkoak diren beste azpiegitura batzuetara bideratu ditzan.”

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide