Larunbatean, urriaren 15ean, bigarren eskuko gauzen azoka izango da.
Kanpotik etorritako saltzaileez gain, herritarrek ere aukera izango dute nork bere gunea jartzeko. Etxean edo ganbaran pilatuta dauzkaten gauzak, bigarren eskuko gauza modura saltzeko moduan egonez gero, han izango dira oriotarrak ere.
Salmenta postuak goizeko bederatzietan hasita muntatuko dituzte Ikastola aurreko plazan eta10:00etatik 14:00etara bitartean egongo da azokan erosketak egiteko aukera.
Informazio gehiago azokei buruzko webgune honetan aurki daiteke.