Kukuarriko 2. raid lasterketa izango da larunbatean

Karkara.eus 2011ko urriaren 14a

Goizeko 9:00etan hasiko da lasterketa hondartzatik

 

Iaz izandako arrakasta ikusita, Euskal Herriko txapelketaren barruan, Kukuarriko 2. raid lasterketa jokatuko da Orion. Proba goizeko 9:00etan hasiko da Hondartzan, eta 40 km egin beharko dituz...

Goizeko 9:00etan hasiko da lasterketa hondartzatik

 

Iaz izandako arrakasta ikusita, Euskal Herriko txapelketaren barruan, Kukuarriko 2. raid lasterketa jokatuko da Orion. Proba goizeko 9:00etan hasiko da Hondartzan, eta 40 km egin beharko dituzte. Bidearen erdia egin eta gero, deskantsurako tartea hartuz, animalien egoera aztertuko dute, baldintza egokietan ez dagoena lasterketatik kanpo utziz. Izan ere, horrelako proba neketsuetan zaldiaren osasuna gertutik jarraitzen dute antolatzaileek.

Ibilbide gorabeheratsua eta teknikoa izango da egin beharrekoa. Hondartzan hasi, handik Itxaspera joan eta Igeldoko txakurtegira egingo dute ibilbidearen lehen zatian. Handik Egiluzera jo, eta goiko bidetik Bentara joango dira; Muniota pasa, Longara jaitsi eta handik Anduraino jarraituko dute zaldiek beheranzko bidean. Azkenik, Andutik Talaira igoko dira, handik berriz ere Itxaspera jaitsi eta itzulia hondartzan bukatzeko.

Pello Saizarren ustez, ibilbidea bukatzen lehenak 14:00ak alderako bukatuko du proba. Herritarrei proba gertutik ikustera animatu nahi die Saizarrek, gutxitan izaten baitira halakoak hemen inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide