Euskadiko eskaladako lehian ariko da Mikel Odriozola

Zestoako Hitza 2011ko urriaren 14a

Bihar, urriak 15, Gasteizko Ariznabarra kiroldegian Euskadiko Kirol Eskaladako Txapelketa jokatuko da. Han eskualdeko eskalatzaileek lehiatuko dute, izena emandakoen artean daude Mikel Odriozola zestoarra eta Gorka Karapeto azpeitiarra.Lehiaketan izena...

Bihar, urriak 15, Gasteizko Ariznabarra kiroldegian Euskadiko Kirol Eskaladako Txapelketa jokatuko da. Han eskualdeko eskalatzaileek lehiatuko dute, izena emandakoen artean daude Mikel Odriozola zestoarra eta Gorka Karapeto azpeitiarra.Lehiaketan izena emateko epea urriaren 13an bukatu zen. Bihar, larunbata, goizeko hamarretan hasiko da txapelketa. Orduan zozketa egin eta zenbakiak banatuko dituzte, gero 11:00etan, flasheko txapelketa jarriko dute martxan. Finalak arratsaldean jokatuko dituzte, 17:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide