Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu dute

Zestoako Hitza 2011ko urriaren 14a

Behobia-Donostia lasterketarako hilabete falta den arren, Zestoako Atletismo Taldea ordurako prestaketa lanak egiten hasita dago. Herritik maratoi erdira joateko autobusa antolatu dute urtero bezala, gainera autobusean izena emateko epea ere zabaldu du...

Behobia-Donostia lasterketarako hilabete falta den arren, Zestoako Atletismo Taldea ordurako prestaketa lanak egiten hasita dago. Herritik maratoi erdira joateko autobusa antolatu dute urtero bezala, gainera autobusean izena emateko epea ere zabaldu dute. Izena, Zestoako kiroldegian eman behar da eta horretarako epea azaroaren 9ra bitartekoa izango da. Autobusaren prezioa eta irteera ordua aurrerago zehaztuko dituztela azaldu dute atletismo taldekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide