Elan Euskadik ordenagailuz, arropaz, sendagaiez edota jokoez betetako kontainer-ontzi du Getariako Astiko aparkamentuetan. Bilduta duten material guztia Kubara bidaliko dute hurrengo larunbatean, hilak 22. Astiko edukiontzia hustu eta Bilbora joango den beste bat beteko dute orduan, eta horretarako herritarren laguntza behar dute. Hilak 22an herritarrei horretan laguntzeko deia egin die Elan Euskadik; 09:00etan elkartuko dira, aparkamenduan bertan.