Bihar arratsaldean ongi etorria egingo zaio Alex Urangari

Baleike 2011ko urriaren 14a

Duela astebete garaipen handia lortu zuen Alex Uranga bodyboardlariak Reunion Uhartean. Bihar etorriko da etxera bueltan, eta senide, lagun eta herritarren ongi etorria jasoko du. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Zuloaga plazan, eta Erribera kaletik Kofra...

Duela astebete garaipen handia lortu zuen Alex Uranga bodyboardlariak Reunion Uhartean. Bihar etorriko da etxera bueltan, eta senide, lagun eta herritarren ongi etorria jasoko du. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Zuloaga plazan, eta Erribera kaletik Kofradiaraino kalejira egingo da, han zumaiarren txaloak jaso ditzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide