Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Arrigorriagan (Bizkaia) jokatuko den III. Harrigorri Torneoan arituko dira Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.-a, Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.-a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.-a harri-jasotzaileak. Aiarrez gain, Joseba Ostolaza zestoarra ere arituko da lehian; Ostolaza, berriro itzuliko da txapelketera, min hartuta egon baita luzaroan.
Harri-jasotzaileek 132 kiloko harrobiko harri baldarra ahalik eta gehien jasotzen saiatuko dira igandean, bost minutuko txandan. 12:30ean izango da saioa, Juan 23 enparantzan. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, pilotalekuan izango da saioa.
Iaz Ostolazak irabazi zuen Albizuri Haundi harria Txapelketa, Amezketan (Gipuzkoa). Harri hori da harri baldarraren artean zailena, baldarra delako eta 166 kilo pisatzen dituelako. Izeta II.-ak bost jasoaldi egin zituen orduan, eta Izeta III.-ak, berriz, lau aldiz jaso zuen.