ZARAUTZ-BTT-Pagoeta mendi bizikletako taldeak 2011-2012 denboraldiari igandean emango dio hasiera. Ohiturari jarraituz, lehenengo irteerak Pagoetako gaina izango du helburu eta parte hartu nahi duten btt-zale guztiak bertan parte hartzera gonbidatu ditu taldeak. Interesa dutenek kiroldegiko sarrera zaharrera joan beharko dtue 08:30erako.
Ibilbidea 12 urtetik gorakoentzat izango da eta kaskoa eramatea ezinbestekoa da.Erritmo desberdinak errespetatuko dituen goiz buelta ederraz gozatzea da irteeeraren helburua; hori dela eta, ibilbidea murrizteko aukera ere izango da.
Zarautz inguruetako ibilbideak ezagutzeko, beste hainbat irteera egingo dituzte urtean zehar.Horrez gain, ikasturte berrian zehar, zenbait ikastaro antolatuko dituzte, bizikletaren mekanika eta mantenua, GPSaren erabilera mendiko bizikletan eta trebetasuna hobetzeko saioak, besteak beste.
Era berean, urriaren 17tik 28ra ( biak barne) taldeko jantziak eskatzeko aukera ere izango da.