Ohiko jolasgunetik harago

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 14a

Jolastokian orduak igarotzeaz gain, bada haurrentzat bestelako aisialdi eredurik. Zarauzko ludotekak «gozamenerako eta dibertsiorako esparru ludikoa» eskaintzeaz gain, partaideen autonomia ahalbidetuko duen gune izatea du asmoa. Sorginmuño taldeak kudeatzen du ludoteka, eta bertako kide Olaia Landak jakinarazi duenez, haurrek «nahi dutena egiteko askatasuna» dute, «inori konturik eman gabe»: «Ohiko mugak hautsi, eta nahi dutena egiteko aukera ematen zaie umeei, beti ere euren segurtasuna bermatuz. Ez da inor epaitzen». «Ez ditugu zelatatzen, euren airera uzten ditugu. Finean, haiek gu ere haur gisa hartzen gaituzte, euretako bat bagina bezala», nabarmendu du Maialen Gartzia hezitzaileak. Bestalde, elkarbizitzarako eta lankidetzarako gunea dela diote. «Lau urtetik hamabi urte bitarteko haurrak biltzen dira ludotekan. Zenbaitetan helduenek gure papera hartzen dute, eta txikienei laguntzen diete. Jolasen bitartez, ardura izaten ikasten dute. Bestalde, batak besteengandik ikasten du, gazteagoa ala zaharragoa izanda ere. Oso aberatsa da nahasketa hori», dio Gartziak. Hezitzaileek haurrengandik ere  «asko ikasten» dute: «Haiek ere asko ematen digute; gu ere jasotzera gatoz». Euskara bermatuz Euskara ere zutabe garrantzitsua da ludotekaren filosofian. Komunikazioan eta elkarbizitzan euskaraz bermatuz hizkuntza suspertzea du helburu. Hala, partaideak euskaraz komunikatzera bultzatzen dituzte, partaideen euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gaitasuna landuz. Horretarako, programa bereziak eskaintzen ditu, batik bat etorkinentzat. Atzerritik heldutako haurrei hizkuntza [...]

Jolastokian orduak igarotzeaz gain, bada haurrentzat bestelako aisialdi eredurik. Zarauzko ludotekak «gozamenerako eta dibertsiorako esparru ludikoa» eskaintzeaz gain, partaideen autonomia ahalbidetuko duen gune izatea du asmoa. Sorginmuño taldeak kudeatzen du ludoteka, eta bertako kide Olaia Landak jakinarazi duenez, haurrek «nahi dutena egiteko askatasuna» dute, «inori konturik eman gabe»: «Ohiko mugak hautsi, eta nahi dutena egiteko aukera ematen zaie umeei, beti ere euren segurtasuna bermatuz. Ez da inor epaitzen». «Ez ditugu zelatatzen, euren airera uzten ditugu. Finean, haiek gu ere haur gisa hartzen gaituzte, euretako bat bagina bezala», nabarmendu du Maialen Gartzia hezitzaileak.
Bestalde, elkarbizitzarako eta lankidetzarako gunea dela diote. «Lau urtetik hamabi urte bitarteko haurrak biltzen dira ludotekan. Zenbaitetan helduenek gure papera hartzen dute, eta txikienei laguntzen diete. Jolasen bitartez, ardura izaten ikasten dute. Bestalde, batak besteengandik ikasten du, gazteagoa ala zaharragoa izanda ere. Oso aberatsa da nahasketa hori», dio Gartziak. Hezitzaileek haurrengandik ere  «asko ikasten» dute: «Haiek ere asko ematen digute; gu ere jasotzera gatoz».
Euskara bermatuz
Euskara ere zutabe garrantzitsua da ludotekaren filosofian. Komunikazioan eta elkarbizitzan euskaraz bermatuz hizkuntza suspertzea du helburu. Hala, partaideak euskaraz komunikatzera bultzatzen dituzte, partaideen euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gaitasuna landuz.
Horretarako, programa bereziak eskaintzen ditu, batik bat etorkinentzat. Atzerritik heldutako haurrei hizkuntza errefortzua ematen diete hezitzaileek. «Kanpotik etorritako haurrei etxekolanak egiten laguntzen diegu. Normalean gurasoek ez dute euskaraz jakiten, eta, hori dela eta, etxekolanak itzultzen dizkiegu, gurasoekin etxean egin ditzaten», azaldu du hezitzaileak. Horri lotuta, «euskararekiko jarrera baikorra» sustatzea dute helburu. Ildo horretatik, euskara «ikasteko bide bat baino, jolasteko eta dibertitzeko» lanabesa
dela azaltzen diete parte-hartzaileei izena ematerakoan, «hasieratik motibazio egokia izan dezaten».
Horrez gain, askotariko jarduerak egiten dituzte: sukaldaritza tailerrak, elastikoen mintegia, jolas kooperatiboak… «Horien bitartez jolasen filosofia aldatu nahi dugu: zerbait irabazi nahi badute, elkarri lagundu behar diote», adierazi du Gartziak.
Ludotekak, bestalde, bi gune ditu: lasaia eta mugitua. Lehenengoan jarduera lasaiak egiten dituzte haurrek; irakurri eta mahai jolasetan aritu, besteak beste. Mugituan, berriz, jolas «aktiboagoak» egiten dituzte. «Ahal denean» atarian ere egiten dituzte jarduerak.
Jolasei «balore erantsia» emate aldera, gainera, pertsonaia berezia asmatu dute: Xakapon iratxo magikoa. Haren bitartez, haurrak jolasetan parte hartzera bultzatzen dituzte: «Xakaponek ezkutitzak uzten dizkigu , eta haurrak hark esandakoa egiten saiatzen dira».

 

Datuak
Nori zuzendua.Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei (biak barne).
Ordutegia. Urriaren 3tik maiatzaren 31ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era.
Izen-ematea. Ludotekan bertan (Iturribide, 24-26) .
Prezioa. Guztira, 85 euro. Bi aukera daude ordainketa egiteko: guztia aldi berean ordain daiteke, edo bi alditan.  Euskadiko Kutxako 3035 0029 69 0290060492 kontu korrontean sartu behar da dirua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide