Ingelesa ikasteko barnetegi batean izan dira Zaraguetakoak

Karkara.eus 2011ko urriaren 13a

Iaz proposatutako egitasmoa aurrera eraman du irakasleen klaustroak

Ingelesa sustatu nahian, iazko ikasturtean hizkuntza honetan jarduteko barnetegi batetara joateko beharra ikusi zuten Zaragueta Herri Eskolako irakasleek.

Horren ondorioz, ikasturte ...

Iaz proposatutako egitasmoa aurrera eraman du irakasleen klaustroak

Ingelesa sustatu nahian, iazko ikasturtean hizkuntza honetan jarduteko barnetegi batetara joateko beharra ikusi zuten Zaragueta Herri Eskolako irakasleek.

Horren ondorioz, ikasturte berrian sartu bezain laster egin dute Bizkaiko Morgako Meakaur auzoan. Han, iraileko azken astean, izen bereko aterpetxean pasa zituzten egun batzuk ingelesa sakontzen Zaragueta Herri Eskolako LH 5 eta LH 6ko ikasleek, inguru lasai batean.

Ekintza honetan Igorreko eskolako LH 6ko ikasleekin batera hartu zuten parte eta lehendabiziko egunetik oso harreman onak izan zituzten ikasleek.

Sei monitore izan zituzten berekin, lau euskaldunak eta bi britainiarrak. Bi ikastetxeetako ikasleak nahastuz, bost talde osatu zituzten eta ekintza gehienak taldeka egin zituzten, monitoreekin beti ingelesez hitz eginaz.

Zaragueta eskolakoak gustura geratu dira izan duten esperientziarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide