Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Karkara.eus 2011ko urriaren 13a

Urriaren 16an izango da Tafallan

Nafarroako Ikastolen Festa,

Nafarroa Oinez 2011 igandean, urriaren 16an izango da Tafallan. Azken urteotako ohiturari jarraituz, Orioko Herri Ikastolak autobusak jarriko ditu hara joateko. 08:30ean abiatuko dira autob...

Urriaren 16an izango da Tafallan

Nafarroako Ikastolen Festa, Nafarroa Oinez 2011 igandean, urriaren 16an izango da Tafallan. Azken urteotako ohiturari jarraituz, Orioko Herri Ikastolak autobusak jarriko ditu hara joateko. 08:30ean abiatuko dira autobus geltokitik.

Joan nahi dutenek urriaren 14a baino lehen eman behar dute izena Ikastolako idazkaritzan, Lore burdindegian edo Uranga burdindegian. Ikastolako ikasleek 14 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 16 euro. DBH 2. mailatik beherakoek beraietaz arduratuko den nagusi baten izena eman beharko dute eta DBH 3. eta 4. mailakoek gurasoek sinatutako baimena eraman beharko dute Ikastolara.

Autobuserako behar adina jendek izena eman ezean, bertan behera geratuko litzateke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide